'Deba eta zezenak. Milaka urtetako harremana' liburua aurkeztuko dute Zazpin

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 9a

Deban egindako aurkezpena. (Deba Turismo)

Ostiralean izango da, 19:30ean.

Liburuan, Eduardo Garcia Elosuak Debako, eta oro har, Euskal Herriko zezenketen inguruan dagoen tradizioa du hizpide. Rafael Bravok hitzaurrean jaso duenez, "ez da iritzi bat; informazio zehatz eta zorrotza eskaintzen du. Zezenketen ospakizunek gure ohituretan izan duen eragina jaso du". 500 orriko liburua da, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ehunka argazki eta ilustraziorekin.

Zazpi kultur elkartean izango da aurkezpena, Felipe Juaristiren eskutik, ostiralean. Bertan izango da idazlea ere. 19:30ean hasiko dute ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide