ZAEko hiru ontzik hartuko dute parte Oriaren Traineru Jaitsieran

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 8a

ZAEko gizonezkoen trainerua (IƱaki Suarez).

Larunbatean jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, eta guztira, 78 ontzi lehiatuko dira.

Gaur eguerdian aurkeztu dute “neguko estropaden artean erreferentea”, Oriaren Traineru Jaitsiera. Iaz eguraldi txarra zela-eta bertan behera geratu zen lehia, eta aurtengoan ilusioz beteta daudela azaldu dute antolatzaileek. Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari Ibon Huegunek eta Orioko alkate Joxe Angel Zalduak aurkeztu dute arraun hitzordua, eta bi hamarkadatan zehar indarra hartuz joan dela nabarmendu dute.

Aurten 78 ontzik parte hartuko dute norgehiagokan: Mediterraneoko lau llagut, jubenil mailako sei traineru misto, beteranoen 14 traineru, emakumezkoen 17 traineruk eta gizonezkoen 37 traineruk parte hartuko dute jaitsieran. Tartean, Zarautz Arraun Elkarteko hiruk: gizonezkoek, beteranoek eta jubenil mailako mistoek.

Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako Hitza atarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide