Fitosanitarioen inguruko ikastaroa antolatu du udal elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2017ko otsailaren 8a

Produktu fitosanitarioen txartela eskura dezakete parte-hartzaileek. Urola Kostako Udal Elkartean eman behar da izena. 

Urola Kostako Udal Elkarteak, Fraisoro Eskola eta Hazi Fundazioarekin elkarlanean, eta Urkomeren laguntzarekin, produktu fitosanitarioak aplikatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du. 25 orduko ikastaroa izango da, eta egiten dutenek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute.

Ikastaroa profesionalei zuzendua dago; bertan parte hartu dezakete, nekazaritza txartela dutenek edo produktu fitosanitarioekin lan egiten dutenek. Gutxienez %90eko parte-hartzea eskatzen dute, eta ikastaroaren amaieran azterketa egin beharko dute ikasleek txartela eskuratu ahal izateko. Ikastaroa gaztelaniaz izango dela zehaztu dute Urola Kostako Udal Elkartetik.

Ikastaroaren inguruko informazio zehaztua nahi dutenek, Fraisoro Eskolan, 943-692166 telefono zenbakira idatzita edo fpefraisoro@hazi.eus helbidera idatzita eskuratu dezakete. Ikastaroaren prezioa 36 eurokoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide