Zarauzko Udalak animatzaile soziokultural bat behar du, behin behineko lanpostu bat betetzeko. Lanbideren bitartez egingo dute hautaketa prozesua. Informazio osoa Zarauzko Udalaren webgunean aurki daiteke, eskaintza publikoen atalean. Otsailaren 17ra arte eman daiteke izena.