Eskolatik jakinarazi dute emaitza "oso onak" lortu zituztela; guztira, 19 diploma eta domina eskuratu zituzten: urrezkoak 14 eta zilarrezkoak 5. Hori dela eta, datorren urtean ilusioarekin itzuli dira jaialdira Laura Bilbao irakasleak prestatzen dituen piano ikasleak.