Alemaniako historia garaikideari buruzko hitzaldia, ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 7a

Ernesto Pielhoffek eskainiko du, Tipp Topp akademian, 18:00etan. Irekia izango da.

Berlingo transformazio urbanistikoa oinarri hartuta, Ernesto Pielhoff zarauztarrak Alemaniako historiako aro nagusien nondik norakoak azalduko ditu. Lehenbiziko Mundu Gudaren ondorioz, Alemaniatik Zarautzera lekualdatu zen enpresa gizon baten semea da Pielhoff eta ongi ezagutzen du hiria. Berlin, XX. mendea hitzaldian Alemaniak XIX. mendetik gaur egun arte bizi izan dituen aldaketak azalduko ditu, hala.

Tipp Topp akademiak Alemaniako kultura zabaltzeko antolatu ohi dituen ekitaldietako bat da hori. Akademia bertan (Orape kalea, 1) izango da hitzaldia, ostiralean, 18:00etatik aurrera. Edonork har dezake parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide