Zarauzko Udaleko Jaiak eta Ekitaldiak alorrak zein Euskalduna tabernak Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du. Otsailaren 1ean amaitu zen lanak aurkezteko epea, eta guztira, 57 kartel aurkeztu dituzte, iaz baino 48 gehiago.
Horien artean, bi sari banatuko dituzte: bat epaimahaiak emango du, 400 eurokoa, eta bestea, herritarrek. Horiek gaurtik hasi eta ostiral eguerdia bitartean bozkatu ahalko dituzten kartel gustukoenak, Zarauzko Turismo Bulegoko Facebook-eko profilaren bitartez. Boto gehien eskuratzen dituen kartelaren jabeak bi lagunentzako afaria eskuratuko du sari gisa.
Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia «oso gustura» agertu da lehiaketak «arrakasta handia» izan duelako: «Nabari da jendea gogotsu dagoela Inauterietarako». Aurreratu du aldaketez beteriko egitaraua prestatu dutela.