Afrika Erdiko Errepublikako egungo gizartea islatzen du Alfredo Torrescalles eta Berta Mendigurenek zuzendutako film dokumental horrek. Itxuraz erlijio arrazoiak oinarrian dituen gatazkaren atzean dauden interes politiko eta ekonomikoak erakusten ditu, besteak beste, diamanteen merkatua eta legez kanpoko bestelako negozioak; islamismoa, ustelkeria, guda eta nazioarteko armadaren esku hartzea.
Fascina euskal ekoiztetxeko kideek bi hilabetez jardun zuten grabatzen Afrika Erdiko Errepublikako hainbat gunetan eta zenbait erronkei egin behar izan zieten aurre, gerrillaren bahiketari, kasu. Pasa den urtarrilaren 19an estreinatu zuten ikus-entzunezkoa, eta asteazkenean Zarautzen eskainiko dute, ZarautzOnek antolatuta.
19:30ean izango da, Modelon. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute.