Herri galdeketa

Kit cat bat, Kataluniari elkartasuna adierazteko

Zarauzko Hitza

Hainbat herritar bildu dira gaur Iñurritzako Bertsolarien Plazan, Kataluniari babesa adierazteko.

Zarahitzek antolatuta, elkartasun argazkia atera dute. Era berean, herri galdeketaren aldeko sinadurak biltzen ere egon dira auzo horretan, eta txokolate beroa eskaini diete bertaratu direnei, Iñurritza jai batzordearen laguntzarekin.

Igandean, Gure Esku Dago herri ekimenak deialdi bera egin du, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako hiriburuetan. Deialdi horiekin bat egitera animatu dituzte zarauztarrak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide