Larunbatean izango da elikadura eta emozioei buruzko zikloko azken hitzaldia

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 3a

Elikadura eta emozioen inguruko zikloko lehenbiziko saioa, kiroldegiko areto nagusian.

11:00etan izango da, kiroldegiko aretoan, elikadura emozionalaren prebentzioaren inguruan.

Prebentzio sailak elikadura eta emozioen inguruko zikloa bihar amaituko da. Azken hitzorduan, Alazne Agirrezabalaga nutrizionista zarauztarrak eta Mireia Centeno psikologoak elkarrekin eskainiko dute elikadura emozionalaren prebentzioaren inguruko hitzaldia. Haurtzarotik janariarekiko harreman egokia sortzen laguntzeko aholkuak emango dituzte. Ondoko gaiak landuko dituzte:

  • Elikagai ez osasuntsuak sari moduan erabiltzearen arriskuak
  • Emozioak espresatu
  • Emozioak onartu
  • Emozioak lantzearen garrantzia
  • Nola landu emozioak
  • Zeintzuk dira egiten ditugun akatsak?
  • Ereduak gu gara
  • Gizarte obesgenikoa eta bere eragina
  • Elikadura osasuntsua eta ohitura egokiak familian

11:00etan izango da, kiroldegiko areto nagusian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide