Herri galdeketa

Urola Kostako ELA eta LAB herri galdeketen alde elkarretaratu dira

Baleike.eus 2017ko ots. 3a, 15:10

Urola Kostako ELA eta LAB sindikatuek bat dute herri galdeketarekin (Baleike.eus).

Urola Kostako gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LABeko hainbat kide maiatzaren 7an eskualdeko hainbat herritan egingo diren herri galdeketen alde elkarretaratu dira gaur eguerdian Zumaian, Erribera kaleko magnolioaren aurrean. Sindikatu hauek ere udaberrian izango den olatuaren parte izan nahi dutela adierazi dute.

Bi sindikatu hauen ustetan, "elkarrizketan jardutea, eztabaidatzea, aurrez aurre jartzea, hausnartzea... eta azkenean jendeari galdetzea, normala delako. Galdetzea da ditugun arazoei buruz erabakitzeko modurik onena, arazoak konpontzeko, beren elkarbizitza antolatzeko nahiz aurrera begirako erronkei heltzeko. Gure iritziz, galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea, kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko ariketa ezin hobea da. Gure bizitzak gure esku hartzen baititugu, beste inori delegatu gabe eta errespontsabilitatez".

Jarraitu irakurtzen albistea Baleike.eus atarian

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide