Azken urteetan bezalaxe, aurten ere Defenestre Fest musika jaialdia antolatu dute gaztetxean. Izaera ludiko izateaz gain, DIY filosofia oinarritzat hartzen duen ekitaldia da, "jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena". Jaialdiko irabazi ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkien proiektu politikoetara zuzentzen dituzte, gainera.
Ondorengo hamar taldek eskainiko dute kontzertua zazpigarren aldi honetan: Holy Nuns, Destierro, Asinus, Zoketes, Ikaara, Burning Cuchillo, Black Panda, Gasmask Terror, No Sanctuary eta Nashgul, hain zuzen ere. Defenestre Fest 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euro balioko du.