Alerta horia eta laranja bihar, itsas kalteengatik zein haizeagatik

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 2a

Argazkia: @etxaniz_a

Abisu horia 07:00-10:00 bitartean mantenduko dute, 4-5 metroko olatuak altxatuko direlako. Haizeagatiko alerta, berriz, horitik larangara aldatuz da egun osoan zehar.

Abisu horia eta laranja ezarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak biharko, kostaldeko nahiz haizeagatiko arriskuengatik. Itsasgora 08:48ean izango da eta ordu horretan 4,12 metroko olatuak izango direla aurreikusi dute. Alerta horiak, ordea, 07:00etatik 10:00etara iraungo du, kostaldeko kalteengatik. 

Haizeak ere eragina izango du kostaldean, eta horregatik abisu horia eta laranja tartekatuko dira, orduaren arabera: 00:00etatik 03:00etara zein 09:00etatik 18:00etara horia izango da eta 03:00etatik 09:00etara nahiz 18:00etatik 24:00etara, berriz, laranja. Haize boladek 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezaketela ohartarazi dute Euskalmetetik. 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide