Zarauzko Kirol Sariak

«Entrenatzaile ona izateko nire maisua Josu Balentziaga izan da»

Aritz Mutiozabal 2017ko ots. 2a, 09:30

Aitor Urbitarte 'Txangurro' entrenatzailea (Aritz Mutiozabal).

Aitor Urbitarte Txangurrok entrenatzaile onenaren saria jasoko du Kirol Sarien ekitaldian; ostiral honetan, 19:00etan hasita, Modelo aretoan.

«Nire bizitza eskubaloia izan da». Jokalari eta beheko mailetan entrenatzaile ibili ondoren, Aitor Urbitarte Txangurrok hiru fase izan ditu Amenabar Zarautzen gidaritzan: jokalari-entrenatzaile izan zen lehenik;  entrenatzaile laguntzaile ondoren, Xabi Letamendiaren alboan; eta duela bost urtetik hona taldeko entrenatzailea da.

Entrenatzaile onenaren saria jasoko du bihar, Kirol Sarien ekitaldian. «Entrenatzaile on bat izateko maisu bat behar, eta nire maisua, bai herri honetan bai nire ibilbidean, Josu Balentziaga izan da. Uste dut sari hau berea ere izango litzatekeela», nabarmendu du Txangurrok. Entrenatzaile titulu ofizialik ez du oraindik, eta, hain justu ere, Balentziagarenarekin eramaten du aurrera bere jarduna.

Entrenatzaile batek hiruzpalau urteko zikloak egin behar dituela uste du, «bestela jokalariak egokitu eta eroso jartzen dira».  Zarauzko taldean, «zoritxarrez edo zorionez», urtero jende berria izaten ari dela adierazi du, eta, ondorioz, «jokalariak ez dira egokitzean». Izan ere, « beste taldeetatik jokalariak fitxatzen dizkigute, eta hori seinale ona da. Ez dakit entrenatzailearen meritua den, jokalariena eurena ere bai, baina Asobal ligan etxeko jokalariak ikustea Zarauzko harrobiaren lanaren ondorioa da» .

Amenabar Asobalera igotzeko lehian aritu zen duela hiru urte, eta balentria horren eragile izatea pozgarritzat jo du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide