Kirmen Uribek bere azken lana aurkeztuko du Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 2a

Photomuseumak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, idazle ondarrutarraren hitzaldia izango da ostiralean, otsailaren 3an. Elkarrekin esnatzeko ordua bere azken eleberria izango du hizpide. Saioa 18:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide