Ostegunean Vista Alegreko parkeko akordioa aurkeztuko dute

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 31

Bilera izango da etzi, 19:00etatik 20:30era, Vista Alegreko auzo elkartean.

Abenduan sinatu zuten akordioa Zarauzko Udalak eta Arkamurka natur taldeak Vista Alegreko parkeko kudeaketa eta mantenua partekatzeko. Udalak herritarrei—bereziki, auzo horretako bizilagunei eta Torreoia Bizirik taldeko kideei— aurkeztu  nahi die proiektua, eta horretarako bilera antolatu du.  Bihar izango da, 19:00etatik 20:30era, Vista Alegreko auzo elkartean. Informazioa emateaz gain, bertaratzen direnen ekarpenak jasoko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide