Ikasleen gaitasunak aztertzeko egiten den PISA nazioarteko frogaren arabera, ikasleen zientzia eta matematikarako gaitasunak atzera egin du. Hain justu ere, gai hori izango du hizpide Arkamurkako kide Aitziber Sarobek gaur arratsaldean eskainiko duen Zientzia eskolan eta bizitzan hitzaldian.
Besteak beste, ondorengo galderei erantzungo die, 20:15etik hasita, natur elkartearen egoitzan: "Zientzietako gaitasunak behera ikasleetan bakarrik egin al du behera edo herritarren artean ere bai? Zer garrantzi du gizartean (eta eskolan) ezaguera zientifikoa hedatua egoteak?"