Duintasuna pentsionisten plataformak datorren asteartean, urtarrilaren 31n, batzarra egingo du, 10:30ean, Zarauzko Gaztelekuan. Batzarra hasi aurretik, ordea, elkarretaratzea egingo dute Zarauzko Foruen enparantzan, udaletxearen aurrean. Bilkura hori 10:00etarako deitu dute, eta nahi duten herritar guztiak bertan parte hartu dezakete.