Prebentzio sailak antolatutako Elikadura eta emozioak, haurtzarotik janariarekiko erlazioegokia sortzeko estrategiak zikloaren barruan, etzi izango da bigarren saioa. Bertan Alazne Agirrezabalaga nutrizionistak Elikadura emozionala saihesteko aspektu nutrizionalak emango ditu, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, 11:00etan.
Izena eman beharko da aurrez, Zigordia kaleko 33. zenbakira joz, prebentzioa@zarautz.eus helbidera idatziz edota 943-00 51 27 telefonora deituta.