Leizek 30. urteurreneko bira hasiko du apirilean

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 25a

Leizeko taldekideak, Vista Alegreko lokaletan.

Barricadako eta Estigiako kide Ibi Sagarna gehitu zaie bateria-jole gisa. Urtemugako kontzertuetan  Devorando las calles lehenbiziko diskoa joko dute bere horretan.

1982an sortu zuten taldea Zestoan, baina Devorando las calles euren lehenbiziko diskoak duela 30 urte ikusi zuen argia. Urtemuga hori aitzaki hartuta, birari ekingo diote datorren apirilean gaur egun Zarautzen entseatzen duen taldeak. Kideetako batzuk, gainera, Zarautzen bertan dira.

Lehenbiziko lan hori bere horretan joko dute zuzenekoetan eta horretarako bateria-jole berri bat izango dute lagun: Ibi Sagarna, Barricada eta Estigia taldeetan aritutakoa. Hona hemen datak: apirilaren 1ean Valentzian, apirilaren 7an Oviedon, apirilaren 8an Leonen, maiatzaren 13an Torrelavegan, maiatzaren 19an Valladoliden eta maiatzaren 20an Salamancan. Aurreratu dute aurrera begira beste hainbat kontzertu ere eskainiko dituztela.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide