Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiralean saio berria izango da museoan bertan. Oraingoan Al50 Agirre lehendakaria dokumentala eskainiko dute, Jose Antonio Agirre lehendakariak Gernikako zuhaitzaren aurrean kargua hartzearen inguruko ikus-entzunezkoa.
18:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.