A-8 errepidea moztuta, Zarautz parean kamioi batek su hartu duelako

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 25a

Suhiltzaileak kamioia artatzen (@Bomberos Euskadi).

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, A-8 errepidean, Zarauzko Vista Alegre auzoaren parean, 40. kilometroan egurra garraiatzen zuen kamioi batek sute bat izan du, eta ondorioz, bidea moztuta aurkitzen da, Irungo norantzan. Trafikoa Zumaiako 46 irteeratik ari dira desbideratzen, eta 3 kilometroko auto pilaketak daude, Trafiko Zuzendaritzaren arabera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide