Mostoren omenezko 5. mus txapelketa azkarra antolatu dute etzirako. Euskal Herriko Txapelketarako sailkatzeko baliagarria izango da eta hainbat sari banatuko dituzte irabazleen artean: arkume erdia lehenbiziko sailkatuei, eta bi lagunentzat Arranon afaria bigarrengoei, Earra garagardo sorta hirugarrengoei eta Farias bana zein MG gintonik erdi bana laugarrengoentzat.
16:00tatik aurrera eman ahalko da izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Txapelketa 16:30ean hasiko dute.