Euskalmentek abisu horia ezarri du goizalderako, muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik. Gaur goizean, esaterako, Desertu Txikia zuri zegoen. 0-8 gradu artean egingo ditu gaur baina datozen egunetan tenperaturak gora egingo du: 2-11 gradu artean egingo ditu ostegunean eta 8-12 artean ostiralean.