Zarauzko bizilagun Juanjo Alvarez nazioarteko zuzenbide pribatuko katedradunak herentziaz jardungo du bihar, Itxasmendiko auzo elkarteko lokalean, 19:00etatik aurrera. Oinordekotzaren lege berriaren nondik norakoak azaldu eta testamentua prestatzerako orduan kontuan izan beharreko aholkuak eskainiko ditu.