Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian? Galdera horri erantzuna bilatzeko jardunaldia antolatu du Ezkerraberri fundazioak urtarrilaren 31rako, Bilboko Bizkaia aretoan, 09:00etatik 18:00etara. Besteak beste, Euskal Herriko hainbat hedabidetako ordezkariak gonbidatuko dituzte. Berria.eus gunean emango dute jardunaldia, streaming bidez.
Hainbat hitzaldi eta mahai inguru egingo dituzte, eta tartean, Beatriz Zabalondo Zarauzko bizilaguna arituko da hizkuntzaren gaia aztertzen, Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo? hitzaldiarekin. Berrian dago irakurgai albiste osoa.