Intsumisio elektoralaren inguruko saioa Putzuzulon, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 23a

Des-zentsu elektoral plataformako kideek eskainiko dute hitzaldia, 19:00etan.

Europako hauteskundeak zirela eta, 2014ko maiatzean, estatuko hainbat tokitako 12 lagunek hauteslekuetako mahaiak osatzeko derrigortasunari uko egin zioten, eta hautesle-erroldari eginiko intsumisioa publiko egin zuten. Des-zentsu elektroral plataforma osatu dute horiek, eta bertako kideak ostegunean Putzuzulon izango dira, hitzaldia eskaintzeko. Euren esperientzia kontatuko dute, eta Des-zentsu elektorala zer den, zertarako balio duen eta nola egin daitekeen azalduko dute.

19:00etan izango da hitzaldia, gaztetxeko lehenbiziko solairuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide