Elgoibarko San Roke auzoan hasiko dute ibilaldia mendizaleek. Handik Karakatera (756 metro) igoko dira, eta Pagomuneta (774 metro) eta Atxolin (853 metro) gailurretara heldu ondoren, eguneko punturik altuenera, Irukurutzetara (898 metro) iritsiko dira. Hego ekialdetik egingo dute jaitsiera, Urrategira heltzeko.
15 kilometroko ibilbidea izango da, "zailtasun berezirik" gabea. Izena, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman daiteke. Larunbatean 07:30ean Agoueseneko biribilgune parean elkartuko dira parte-hartzaileak.