Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Zumaian. Guztira, 81 batel bildu dira Urolaren itsasadarrean, 400 arraunlari inguru; horien artean, Zarautz Kirol Elkarteko hainbat ontzi. Senior eta jubenil gizonezkoetan erakustaldi ederra eskaini dute; lehen eta bigarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren.