'Vuelta a casa de mi madre' eta 'Iparraldeko Norman' asteburuan, Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 20a, 08:30

'Vuelta a casa de mi madre' filmeko irudi bat.

Helduentzat nahiz haurrentzat emanaldiak izango dira.

Bi film eskainiko dituzte asteburu honetan Modelo aretoan. Batetik, helduentzakoa, Vuelta a casa de mi madre. Ostiraletik astelehenera bost saio izango dira: ostiralean 22:00etan; larunbatean 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean eta astelehenean 17:00etan eta 20:00etan.

Haurrei zuzenduta, Iparraldeko Norman botako dute larunbatean zein igandean. Bi saioak 16:30ean izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide