Zarauzko turismo eskaintza Fiturren

Zarauzko hitza 2017ko urtarrilaren 19a

Udal ordezkariak Euskadi Basque Country standaren inaugurazioan izan ziren atzo (Turismo Zarautz).

Xabier Txurruka alkatea, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta Esther Facchin Zarauzko Turismo bulegoko zuendaria Madrilen dabiltza egunotan, Fitur turismoaren nazioarteko azokan. Zarauzko eskaintza turistikoa Euskadi Basque Country standean dute, eta gaur Pro Zarautz surf txapelketa aurkeztuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide