Paperezko lagunek '33 ezkil' izango dute gaur hizpide

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 19a

19:30ean izango da, Garoa liburu dendan.

Urtarrileko saioan, Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil eleberriaren inguruan solastuko dute Paperezko lagunek, gaur. Ohi bezala, Alex Gurrutxagak gidatuko du saioa, eta ardoa zein mokadutxoekin lagunduko dute. Ordubete inguru iraungo du solasaldiak, 19:30etik 20:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide