Gabonetako oporraldia igarota, gaur egingo dute urteko lehenbiziko Irakurketa txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari saioa. Horren helburua gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da.
Miriam Mendozak gidatuko du irakurketa txokoa eta 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, baita haien gurasoei eta hezitzaileei ere. 17:30ean bilduko dira, Sanz Eneako haur liburutegian. 50 minutu inguru iraungo ditu.