Zarauzko neskak lehen minututik jarri ziren aurretik markagailuan, eta aldeak areagotzen joan zen partidak aurrera egin ahala; bigarren zatiak 9 goleko abantaila ere izan zuen. Azkenean nahiko eroso bereganatu zuten garaipena Aialako neskek. Sailkapeneko lehen postuan daude, Logroñoko taldearekin berdinduta, eta hurrengo partida larunbat arratsaldean izango du 17:45ean hasita, Aritzabataldeko kantxan, Castro Urdialesen aurka.
Amenabarren kasuan, aitzitik, alderantzizkoa gertatu zen: atzetik jarri ziren markagailuan, eta lehen zatiaren amaieran gol bakarrera jarri baziren ere, Cordobako taldeak ihes egin zien bigarren zatian. Amenabar 10. postuan dago kokatuta une honetan, BBC eta Cajasur Corbarekin berdinduta; azken bi hauek 11. eta 12. postuan daude, hurrenez hurren. Larunbatean jokatuko dute hurrengo jardunaldia, Alarcos Ciudad Realen kontra; partida Aritzbatalden izango da, 19:30ean.