Eizmendi bigarrena San Anton Harri Txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 16a

Lau harrijasotzaileak, San Anton Harria Txapelketan (Ibon Errazu).

Aimar Irigoien errezildarra izan zen nagusi atzo Aiako probalekuan, 7.625 kilo altxata, eta harrijasotzaile zarauztarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen; guztira, 5.100 kilo altxatu zituen.

Aimar Galarraga eta Imanol Illarramendi paretsu ibili ziren, baina azkenean hirugarren eta laugarren bukatu zuten, hurrenez hurren. Galarragak 3.925 kilo lortu zituen, eta Illarramendiak 325 kilo gutxiago, hau da, 3.600 kilo.

SAILKAPENA
1. Aimar Irigoien: 175 kiloko zilindroa, 18 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 14 jasoaldi; 125 kiloko bola, 19 jasoaldi. Guztira, 7.625 kilo.

2. Jokin Eizmendi: 175 kiloko zilindroa, 9 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 11 jasoaldi; 125 kiloko bola, 15 jasoaldi. Guztira, 5.100 kilo.

3. Aimar Galarraga: 175 kiloko zilindroa, 8 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 6 jasoaldi; 125 kiloko bola, 13 jasoaldi. Guztira, 3.925 kilo.

4. Imanol Illarramendi: 175 kiloko zilindroa, 6 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 7 jasoaldi; 125 kiloko bola, 12 jasoaldi. Guztira, 3.600 kilo.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide