Etxeberri nekazal bidea asfaltatuko dute aste honetan

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 16a

Etxeberri nekazal bidea (Zarauzko Udala).

Gaurtik hasita, Urteta auzoko Etxeberri nekazal bidea hobetzeko asfaltatze lanekin hasiko da Zarauzko Udalak. Asfaltos Urretxu S.A enpresari egokitu dizkiote lanak, 32.947,94 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Asfaltatze Planaren hirugarren faseari ekin zion udalak joan den azaroan. Bustinzuri eta Alkortiagako bideak asfaltatu ziren orduan, eta orain, berriz, Etxeberrikoaren txanda da. Udalak 25.330,35 euroko diru-laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiren eskutik hiru nekazal bide horiek hobetzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide