'Inhambaneko begiak' argazki erakusketa zabaldu dute

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

Mozanbikeko Inhambane eskualdean oftamologia beharrak asetzeko egiten ari den lana ezagutzera emateko, Munduko Begiak Fundazioak argazki erakusketa zabaldu du gaur arratsaldean Merkatu plazako lehen solairuan. Argazkien egilea Elisenda Pons da, eta zuri-beltzezko 40 bat irudi paratu dituzte.

Fundazioko kide Kike Otaegi eta udaleko Kooperazio zinegotzi Pablo Garcia aritu dira aurkezten, eta Dundazioko kide Jose Ignacio Ostolaza oftamologo zarauztarrak ere hartu du hitza, Mozanbiken bizitako esperientzia azalduz. Amaieran ikus-entzunezko bat eskaini dute.

Erakusketa urtarrilaren 25a bitartean ikusi ahal izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide