Euskararen historiaren inguruko proiekzioa, ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

6. kapitulua eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, Photomuseumen.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, euskararen historiaren inguruko proiekzioa emango dute bihar. Hain zuzen, 6. kapitulua eskainiko dute, Mundua Osatzen deritzona.

18:00etan hasiko da eta sarrera irekia izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide