Zarautz Rugby Taldea dagoeneko hasi da 2017ko Garagardo Azoka prestatzen, eta horrekin lotuta, ohi bezala, kartel lehiaketa antolatu du. 18 urteko edonork har dezake parte, gehienez bi diseinurekin. Gaia garagardo azoka izango da, eta ondorengo leloa eraman beharko du: Zarauzko XVII. Garagardo Azoka 2017 - apirilaren 12tik 17ra (Munoan) - Eguerdiko 12tatik gaueko 1era (astelehena 17ak arte). Azokan zerbitzatuko dituzten garagardoen logoak ere itsatsi beharko dira. Garagardo Azokaren webgunean aurki daitezke horiek.
Lanak datorren astelehenetik, hilaren 16tik otsailaren 21era aurkez daitezke Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Informazio gehiago eskuratzeko ZRTrekin jarri beharko da harremanetan, info@zarautzrugby.com helbidera idatziz nahiz taldearen Twitter zein Facebook profilen bitartez.