Urola Kostako Udal Elkarteak azaroaneta abenduan eskualdeko enpreak interneten nola dauden geolokalizatuta aztertu du. Bildutko datuen arabera, eskualdeko enpresen %15a dago egoki geolokalizatuta, 59 enpresa, alegia; %50a, 177 enpresa modu desegokian daude geolokalizatuta, hau da, datuak oker dituzte, GEO erreferentzia ez da zuzena ala argazkia ez da egokia, eta %35a berriz, ez da agertzen google maps-en bilaketetan. 114 enpresa dira horiek.
UKUE jakitun da egoki geolokalizatuta egotea garrantzitsua dela, eta enpresei laguntzeko asmoz, ekimen bat jarri du martxan. Interesa dutenek UKUEko enpresentzako zerbitzuekin jarri beharko du harremanetan, geolokalizazioa@urolakosta.eus helbidera idatziz, 943-890808 telefonora deituz ala mankomunitatera bertaratuta (Urdaneta bidea, 6). Hala, bertako teknikariek enpresa bakoitzaren geolokalizazioa nola dagoen eginda azalduko diete enpresako kideei eta laguntza zehatza eskainiko die.
Ekimen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa eta diru-laguntzarekin eraman du aurrera UKUEk.