Aralar aldera irteera antolatu du Pagoeta elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 11

Mendizabal kinkiladendan eman beharko da izena. Igandean, 07:30ean elkartuko dira mendizaleak Agoueseneko biribilgune inguruan.

Lizartzatik abiatuko dute ibilaldia. Asfaltozko bidea eta basoa atzean utzita, Austokietako Gane eta Lapar Mendia artean dagoen lepora helduko dira. Han bi aukera izango dituzte mendizaleek: batetik, Lapar Mendiara (812 metro) igotzea ala Otsabio (801 metro) gailurra menderatzea. Altzo Muñon amaituko dute goiz buelta.

Guztira, 12,3 kilometroko ibilbidea izango da, lau ordu eta erdi inguruan burutzekoa. Parte-hartzaileak igandean 07:30ean elkartuko dira Agoueseneko biribilgunean. Mendizabal kinkiladendan eman beharko da izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide