Orduak aurrera joan ahala, ordea, atertzera joko du eta arratsalderako argitu egingo da apur bat zerua. Haize bizia ibiliko da gaur ere, ipar-mendebaldekoa. Hala ere, tenperatura atseginagoa izango da; 9-12 gradu artean egingo ditu.
Euriagatik ez ezik, itsasaldeko arriskuagatik ere abisu horiak ezarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak: batetik, kostaldeeko kalteengatik 02:00-04:00 artean, eta bestetik, nabigaziorako. 09:00ak arte iraungo du azken horrek. Haren arabera, itsaso zakarra ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.
Gauerako baretu egingo da, 2 metrora txikituz. Laster izango da itsasbehera (09:32ean) eta 21:49ean hurrengoa. 15:54ean egongo da marea goian.