Gazteen artean txirrindularitza zabaltzeko, ekitaldi berezia antolatu du Zarauztarra taldeak iganderako. 11 urtetik gorakoei dago zuzenduta, baina aukera izango da mendiko bizikletarekin ibiltzeko ere. 10:00etan hasiko dute eta beharrezkoa izango da kaskoa eramatea.