Aldapeta: datu orokorrak

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 10a, 10:27

Hona hemen proiektuaren xehetasun batzuk:

Etxebizitzak

- 50 etxebizitza egingo dituzte Aldapetan: tasatuak 30 eta 20 babes ofizialekoak. Tasatuetatik 26k hiru logela izango dituzte, eta lauk bi. Babes ofizialeko 8 etxe izango dira hiru logelakoak eta beste 12 bi logelakoak.  Hiru logeletako etxeek, batez beste, 85 metro koadro erabilgarri izango dituzte, eta bi logeletakoek, berriz, 65 metro koadro.

-  Ormigoi arkitektonikozko hamar solairuko eraikin bakar batean egongo dira guztiak, eta bi ezkaratz izango ditu, bat tasatutako etxeetara sartzeko eta bestea babes ofizialekoetara.

- Bost etxebizitza izango dira pisu bakoitzean: hiru tasatu eta bi babes ofizialeko solairu bakoitzean.

- Lehenbiziko 9 solairuetako etxeek oina bera izango dute eta hamargarrengo pisukoak atikoak izango dira.

- Egokitutako etxebizitzak ere izango dira: tasatuetan bi eta babes ofizialeko etxebizitzetan bakarra.

- Etxebizitza guztiek izango dute  balkoia.

Erdi sotoa

Hiru solairu izango ditu erdi sotoan, eta ekipamendu, aparkaleku eta trastelekuak eraikiko dituzte. San Inazio kale aldera kokatuko dituzte ekipamenduak eta atzeko aldera, berriz, aparkaleku zein trastelekuak. 50 aparkaleku egingo dituzte, guztira, eta beste 64 trasteleku.

Ekipamenduak

Erdi sotoko lokalak publikoak nahiz pribatuak izango dira. Pribatuak Santa Ana Fundazioari lur sail batzuren truke emandakoak izango dira, bata 275 metro koadrokoa eta bestea 264 koadrokoa. 365 metro koadroko azalera izango ditu ekipamendu publikoak, eta Gizarte Zerbitzuei zuzenduta egongo da.

Igogailuak

Bi egingo dituzte: bata, San Inazio bidetik eraikinaren plazara, eta bestea, plaza horretatik Sarakatua dorrearen parera, pasabide batekin lotuta. 26 pertsonako edukiera izango du, 2.000 kilokoa.

Prezioak. 

Azalera erabilgarriaren araberako prezioa izango dute:
- Etxebizitza tasatuak:  228.936 eta 189.000 euro artean.
- Aparkalekuak: 19.000-20.000 euro artean.
- Trastelekuak: 6.000 euro inguru.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide