Abisu horia zaparrada iraunkorrengatik

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 10a

Euria egingo du etengabe. Euskal Meteorologia Agentziak aurreikusi du metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatu daitezkeela abisuak irauten duen bitartean.

Bihar eguerdira arte mantenduko dute abisua. Gainera, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada biziekin, eta  giro ezatsegina eragingo du. Tenperatura gradu pare bat igoko da (6-10 gradu artean egingo ditu).

Haizearen ondorioz, itsaso zakarra izango da eta egunean zehar ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak  metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Gauean handitu egingo dira, 2,5-3 metrora helduz. 08:36ean izan da itsasbehera, eta 20:57an izango da hurrengoa. 15:00etan egongo da marea goian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide