ZAEko jubenilen zortzikoa Gipuzkoako txapeldun

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Zarauzko zortzikoa garaile Gipuzkoako Txapelketan (ZAE).

Zarauztarrek bi ontzi aurkeztu zituzten aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketara, eta laukoarekin hirugarren postuan sailkatu ziren.

Gipuzkoako aulki mugikorreko distantzia luzeko 6. txapelketa jokatuko zuten igandean, Bidasoa ibaian. Bertan hartuko dute parte Zarautz Arraun Elkarteko bi ontzik, biak gizonezko jubenilenak: 4X eta 8+ kategorietan. Zortzikoan txapeldun izan ziren zarauztarrak, eta haien atzetik salkatu ziren, hurrenez hurren, Orio, San Juan, Hondarribia eta Santiago. Bi segundoko aldea atera zieten oriotarrei, eta bos sanjuandarrei.

Lauko ontzian hirugarren izan ziren ZAEkoak. Donostia Arraun Lagunak izan zen zen garaile, eta Hondarribia bigarrena; donostiarrak nagusitasun osoz irabazi zuten, beste bi aurkariei minutu eta erditik gorako aldea aterata.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide