Urte berriarekin batera, dagoeneko zehaztu dituzte Sanz Eneako irakurketa txoko eta ipuin kontaketen egutegia. Urtarrilaren 11ean hasiko dira ipuin kontaketa saioekin. Karabi karaba saioa izango da Ines Bengoaren eskutik. Astebete geroago, hilaren 18an izango da lehenbiziko irakurketa txokoa, Miriam Mendozak gidatuta.
Hona hemen datozen hilabeteetarako hitzorduak:
- Otsailak 8, asteazkena: Ipuin kuttunak ipuin kontaketa, Amaia Nekaneren eskutik.
- Otsailak 15, asteazkena: irakurketa txokoa, Miriam Mendozaren eskutik.
- Martxoak 8, asteazkena: Filomena muxugorri errege ipuin kontaketa, Maite Francoren eskutik.
- Martxoak 8, asteazkena: irakurketa txokoa, Miriam Mendozaren eskutik.
- Apirilak 5, asteazkena: irakurketa txokoa, Miriam Mendozaren eskutik.
- Apirilak 26, asteazkena: Isilka musika isiltasunaren zaindaria ipuin kontaketa, Maite Francoren eskutik.
- Maiatzak 10, asteazkena: Elefante bitxia ipuin kontakea, Rosa Martinezen eskutik.
- Maiatzak 18, asteazkena: irakurketa txokoa, Miriam Mendozaren eskutik.
Saio guztiak 17:30etik aurrera izango dira. Ipuin kontaketak 4-8 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta, eta irakurketa txokoak, berriz, 3 eta 6 urte bitartekoei zein haiei guraso nahiz zaintzaileei.