Sorturen Kontseilu Nazionala jada osatzen duten 14 kideekin batera arituko diren beste 15ak aukeratuko dituzte datozen bi asteetan alderdi horren “birfundazio” prozesuan parte hartzen ari direnek. Horiek 373 izen eman dituzte denera, eta horietatik 37k eman dute euren oniritzia aukeratuak izan ahal izateko zuzendaritza karguetarako.
Zarauzko bizilagun Galder Gonzalez dago aukeratu horien artean, eta baita Nekane Zinkunegi errezildarra eta Iñigo Erkiaga zumaiarra ere. Zuzendaritzari dagozkion emaitzak urtarrilaren 21eko Kongresuan ezagutaraziko dira, bi aste barruko larunbatean. Non ospatuko den eta beste nondik norako guztiak aste honetan argituko dira.