Apirilaren 8an izango da Azkoitiko duatloia, apirilaren 22an Aizarnazabalgoa, apirilaren 29an Getariako triatloia eta irailaren 2an Zumaiakoa. Proba guztien behin behineko data jakiteko, bisitatu Gipuzkoako Triatloi Federazioaren facebook-a.
Gipuzkoako Triatloi Federazioak publiko egin du 2017an jokatuko dituzten triatloi eta duatloien behin behineko egutegia. Aurreikuspenen arabera, Zarauzkoa ekainaren 10ean izango da, eta asteazkenean, hilaren 11ean jakinaraziko dute Zarauzko Triatloikoek noiz zabalduko duten izen ematea.