Zarauzko Parekidetasun sailak hainbat ikastaro antolatu ditu Jabetze Eskolan urteko lehenbiziko seihilabeterako. Besteak beste, Autoestimua; Klown eta ahalduntzea; Jendaurrean hitz egiteko teknikak; Autodefentsa feminista; Gure sentimenduak landuz, gu geu onartu; ¿Qué sabe tu cuerpo que tú no sabes aún? eta Mujeres cuidadoras, y a ellas ¿Quién les cuida? ikastaroak eskainiko dituzte, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Izena emateko epea zabalik dago, plazak bete artean. Jakinarazi dutenez, plazak mugatuak dira, eta izena emandako ordenaren arabera gordeko dira. 10-20 euro bitartean kostako da ikastaro bakoitza, eta interesa dutenek Parekidetasun departamentura joan, bertara deitu (943-005117) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko.
Informazio zabalagoa nahi dutenek, Parekidetasun sailaren ataria bisita dezakete.